IRUDIA ERANTZI ETA BARNE POSTA ERABILI


ARIKETA HAU EZ DA DERRIGORREZ EGIN BEHAR

Edozein pertsonak Wikiaren edukiak ikusten ahal ditu, publikoa baita. Dena dela, edukiak editatu pertsona erregistratuek egiten ahal dute soilik (jada, erregistratu zara 2. ariketan). Wikia hobeto ezagutzeko, sartu "Saioa hasi"(goian eskuinean) sakatuz, eta sartu zure Erabiltzailearen izena eta Pasahitza. Wikian egiten duzun edozein aldaketa erregistratua geratzen dela kontutan hartu.

Ariketa honetan bi gauza eginen ditugu: irudia lotu gure erabiltzaileari eta barne posta erabili.

Behin wikian sartuta, goiko aldean zenbait esteka ikusten ahal ditugu: mezuak - erabiltzailea - Nire wikiak - laguntza- amaitu saioa.

1. "My account"-n klikatu. "Nire kontua" izeneko pantaila irekiko da.
2. "Egokitzapenak"-en sakatu. "Xehetasunak"-en zure erabiltzailearen izena, posta elektronikoa eta pasa hitza (behar bada, soilik) zuzentzen ahal dituzu. "Profil"-ean ez sortu zure "Profil" horria. Ez duzu datu pertsonalik jarri behar. Irudi bat zu identifikatzeko, besterik gabe. "Egokitzapenak"-en hizkuntza eta zonaldeko ordua konprobatu.
3. Irudian irudi bat sartu. Lehenago ikono edo irudi bat aukeratu gu identifikatzeko. Ez jarri zure argazki propioa edo bestearena. Irudia gorde eta gero igo, wikiak eskaintzen digun prozedura jarraituz.
4. Ez ahaztu "gorde" (bukaeran agertzen da). Bestela, aldaketak ez dira gauzatuko.

Behin irudia erantzita, barne postaz mezu bat bidali (nire erabiltzaile izena xabis da):
1. "zure erabiltzaile" sakatu
2. "mezu" ikonoa" (gutunazala zenbaki batekin)
3. Inbox (sartzeko azpilean), "Posta idatzi" sakatu.
4. "Posta berria" izeneko leihoa irekiko da. Norentzat-en xabis idatzi; Gaia-n, irudia. Mezu-n, oztoporen bat topatu duzun idatzi. Gero, bidali sakatu.


Nire erantzuna jasotzen duzunean, wikian sartzerakoan, postaren ikurraren ondoan (gutun azala) zenbaki bat antzemango duzu: irakurrigabeko mesuak dira. Bertan sakatu eta irakurtzen ahal dituzu.